Amenduze-Unaso herriko
hirigintza-mapa

Amendeuix-oneix

Herrian indarrean diren hirigintza arauak 2004ko herriko hirigintza-maparen araberakoak dira.
Herriko hirigintza-maparen helburua da eraikitzea baimendua diren eskualdeak mugatzea baita ere eraikitzea baimendua ez direnak, salbu:

  • Jadanik dauden eraikinen egokitzapena, erabilpen aldaketa edo handitzea, eta eraikin atxikien eraikitzea;
  • Ekipamendu kolektiboetarako, laborantzarako edo oihangintzarako, laborantzako produktuen transformatzeko, paketatzeko eta merkaturatzeko beharrezkoak diren eraikuntzak eta instalazioak, aktibitate horiek ekoizpen-egintzaren segida direnean, baliabide naturalak garatzeko eta kooperatiben laborantza ekipamenduak biltzeko eta mantentzeko.


Herriko hirigintza-mapak eremu eraikigarria zabal dezake jadanik urbanizatuak diren zatiez haratago, edo eraikigarriak diren eremu berriak sortu ditzake. Eskualde batzuk erreserba ere ditzake aktibitateak bertan finkatzeko, bereziki biztanleak dauden inguruetan posible ez delarik.

THPa ez bezala, herriko hirigintza-mapak ezin ditu zehazki arautu eraikinak lursailetan plantatzeko moldeak (baimenduak diren eraikin motak, dentsitatea, urruntasun arauak, eraikinen itxura, aparkatzea, berdeguneak…), eta ezin du antolamendu agindurik eduki. Beraz, Hirigintzako Araudi Nazionalaren neurriak dira aplikatzen eraikuntzetan, antolamenduetan eta instalazioetan.

Herriko hirigintza-mapa erabil daiteke dagokion eremuko lurren erabilpen proiektuen eta hirigintza baimen galdeen erabiltzeko, beraz, hirigintza-dokumentu hori duen herriko auzapezak badu eskumena erabakiak hartzeko hirigintza-baimen galdeei buruz (Hirigintza Kodearen L.422-1. artikulua).

Herriko hirigintza-mapak Herriko Kontseiluari eskumena ematen dio lehentasunez erosteko eskubidea finkatzeko mapak mugatu eskualde batean edo batzuetan (Hirigintza Kodearen L. 211-1 artikulua).

Amendeuix-oneix
2004ko udal mapa

hTHParen plantan ezartzea

Herriko hirigintza-mapa 2024an desagertu behar litzateke, eta Herriarteko Tokiko Hirigintza Plana ezarriko da haren ordez. hTHP hori Euskal Hirigune Elkargoaren 2021eko ekainaren 19ko erabakiaren ondorioa da.

Tokiko Hirigintza Plana herriko (THP) edo herriarteko (hTHP) hirigintza dokumentu bat da, lurren antolamendu eta erabilpen baldintzak finkatzen dituena.

Tresna baliagarria da lurraldearen antolamendua gidatzeko eta erronka guziak koherentzian ezartzeko (bizilekuak, mugikortasuna, jarduera ekonomikoak, ingurumena…), (h)TPHa herriko edo herriarteko proiektuaren adierazteko eragile nagusia da.

Beste hirigintza dokumentuak bezala, (h)THPak lurraldearen plangintza iraunkorraren baldintzak bermatu behar ditu, biztanleen beharrak eta lurraldeko baliabideak kontuan hartuz, eta jendarte, ekonomia eta ingurumen aldeak uztartuz (eremuaren kudeaketa xuhurra eta lurren artifizializazioaren kontrako borroka barne).
Tresna nagusia da antolamendu operazionala kudeatzeko: obretan, eraikuntzetan, antolamenduetan, landatzeetan, lurren higaduran edo goratzean aplikatzen da, eta, beharrez, (h)THPari doazkien kategorietakoa den instalazio sailkatuen irekitzeetan.

harra: baldintza batzuen arabera, Herriarteko Tokiko Hirigintza Planak Tokiko Bizileku-Programa eta Mugikortasun Plan gisa erabil daitezke(
PLH ) et de plans de mobilité (PDM).

Amikuzeko hTHPan 28 herri badaude, Amenduze-Unaso barne.

Urbanizatu daitezkeen eskualdeak zerrendatuko ditu eta 3 gunetan sailkatuko:

  • Bizileku bakartua, identifikatuak
  • Hiri-markak, identifikatuak
  • Urbanizatu daitezkeen eremu berriak, ez oraino identifikatuak.
Amendeuix-oneix
Gaur egun baliozkotzen ari diren hiri-eremuaren eta habitat isolatuaren mapa

2050eko lurren artifizializaziorik batere ez izatea da helburua, eta karia horretara, eraikigarriak diren eremuak (hiri-marketatik kanpo) biziki murriztuko dira.

Ondoko hTHPa plantan ezarri orduko, argibide zehatzak gehitu dira orrialde honetan.

Close Search Window