Elkorra edo entzumen urrikoa bazara, hemendik goiti interpretatzaile batengana joan zaitezke Elioz Connect lineako plataformaren bidez, AMENDÜZE-UNASOko herriko etxeko agentearekin komunikatzeko.
Trabarik gabeko komunikazioa
Programari esker Elioz Connect, bideokonferentziako interprete batek zure eta harrera-agentearen arteko lotura egiten du. Amendüze-Unasoko herriko etxearekin loturan jar zaitezke, komeni zaizun komunikazio-moldea erabiliz:
2017ko martxoaren 15az geroztik, Amendüze-Unasoko herriko etxeak ezin du nortasun-agiriaren eta pasaportearen eskaerarik ukan.
Donapaleuko herriko etxera (05 59 65 73 06 hitzordua hartuz) edo eskaeren bilketa-dispositibo bat duen herriko etxe batera joan behar duzu: Hazparne, Donibane Garazi, Kanbo…
OROIT: 2014ko urtarrilaren 1az geroztik, Frantses Nortasun-agirien balio-epea 15 urtekoa da. Neurri hau adindunei emana zaien eta 2014ko urtarrilaren 1ean indarrean diren Nortasun-agiriei aplikatzen zaie, ere (hau da, 2004ko urtarrilaren 2tik 2013ko abenduaren 31ra bitartean emanak izan direnak).
Xehetasun guziak: https://ants.gouv.fr/
Egoera Zibileko aktaren kopia osoa edo laburpena galdegiteko, online urratsera sar zaitez hemen:
1999ko urtarrilaren 1az geroztik, 16 urteko gazte guziek izena eman behar dute beren bizilekuko herriko etxean, hamaseigarren urtebetetzearen ondoko hiru hilabeteetan. Burasoen nortasun agiria eta familia liburuxka eraman behar dituzte.
Herriko etxeak errolda frogagiri bat emanen die, eta honen atxikitzea funtsezkoa da.
Alabaina, frogagiri hau hainbat etsamina eta azterketatan izena emateko galdegina da (CAP, BEP, BAC, gidabaimena, etab.).
Erroldaren ondotik, gazteak Zerbitzu Nazionaleko Zentroak antolatzen duen Defentsa eta Herritartasun Egunera deituak izanen dira.
Erroldak gazteari aukera ematen dio, bere 18 urtetan hautesle-zerrendan automatikoki sartzea.
Urratsak egizkizu linearen bidez :
Urratsak egizkizu linearen bidez :
https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/R16396
Osatzekoa den formularioa : cerfa 12669*01
Ematekoak diren dokumentuak: Berrikitan egin bizileku-egiaztagiri bat, nortasun-agiria.
Izena zuzenean emana
Erroldatuak diren gazteen izena zuzenean sartua da hauteskunde zerrendan. Etxez aldatuz gero, erregistratua izan zaren herriko etxeari jakinarazi beharko zaio zuzenean.
2022ko urtarrilaren 1az geroztik www.depotpermis.frwebgunean utz itzazu ondoko dokumentuak:
Zure Hiri Antolamendurako Baimen eskaerak:
Desmaterializatzeko aukerarik ez baldin baduzu, dokumentuak paper bertsioan pausa ditzakezu herriko etxean.
Euskal Hirigune Elkargoak aztertzen ditu Hirigintza baimenen txostenak.
Astelehena eta asteartea : 8:30 – 12:30
Asteazkena : 8:00 – 12:00
Ostirala : 13:30 – 16:30
95 route de la Mairie
05 59 65 76 13
mairie@amendeuix-oneix.com