Amenduze-Unaso 1846ko agorrilaren 27an sortu zen gaur ezagutzen dugun administrazio eta lurralde moldean, Luis Filiperen errege ordenantzaren bidez, Uztaileko monarkia denboran. Orduan Unasoko herria Amenduzeko herriari lotu zen. Ordu arte bi herriak independenteak ziren, departamenduko beste herrixka askoren gisan. Bateratze hori gertatu zenean, Amenduzeko lurraldearen zati bat Aiziritzeko herriari utzi zitzaion. Hain zuzen, erreka bazterreko eremua, egun LUR BERRI enpresaren zereal siloak eta zerealak ekoizteko erakinak baitaude. Lur horien parte bat lehengo ARAGUY etxaldearenak ziren. Amenduze-Unaso baserri-tradizioko herria da, baina 1960. hamarkadaz geroztik bizitegi-auzoaldeak anitz garatu dira. Alabaina, Donapaleu biziki hurbil da, eta Amikuzeko arroa eta Ipar Euskal Herria erakargarriak dira. Horrek eragina badu lurralde espazioan. Laborantza zen nagusi herrian, familiako etxalde franko bazen. 1960. hamarkada arte, etxe gehienak Amenduzen ziren, Unason ez zen jende anitz bizi. Bizitegi-eremuak garatu zirelarik, bizitzaileak Unason bildu ziren, lurraldeko biztanleriaren banaketa bestelakotuz.
Donapaleu eta haren garapen ekonomikoa hurbil baitira, etxe berriak plantatu ziren Arlako bidean eta Unasoko patarrean. Orain, herriko lurralde guzian dira eraikuntzak garatu, auzoalde berriak sortuz. Bazterrak ederrak dira, lasaiak, eta herriak nortasuna badu, eta horrek biztanleak erakarri ditu. Urbanizazio fenomeno horrek parte hartu du 1970/1980. hamarkada arte zeuden etxaldeen desegitean eta desagertzean. 2000. hamarkada arte hirigintza arauak ez ziren biziki hertsagarriak, ondorioz, herriko errepide bazterretan etxeak eraiki ziren, barreiatuak diren eremu eraikiak sortuz. Herriko eremuan plantatuak ziren laborarien kopurua ttipitu da, eta familiako laborantzak tokia utzi die lur eremu handiak lantzen eta kabale anitz duten etxalde handiei. Bizkitartean, laborantzako lurrak ttipitu badira, oraino nagusi dira eta etxalde handiago horiek hartu dituzte. Laborantza eremuek herriko eremuaren % 88,8 okupatzen zuten 2018an, 1990ean % 96 okupatzen zutelarik.
Herria 7,66km² zabal da, eta 2018an herriko eremua honela banatua zen:
Herriko lurralde eremuaren kudeaketa eta urbanizatuak ez diren eremuen zaintzea biharko erronketarik bat da. Baserri-izaeraren atxikitzea, eremu berde eta naturalen geriza eta zaintza eta herriaren urbanizazioaren menperatzea Herriko Etxearen helburua eta kezka da, gure herrian ongi bizitzen segitzeko, eta giro goxoa eta herriaren nortasuna atxikitzeko.
Biztanle berriei ongietorria egitea eta haiek gure kulturan sartzea ere lehentasuna da.
Astelehena eta asteartea : 8:30 – 12:30
Asteazkena : 8:00 – 12:00
Ostirala : 13:30 – 16:30
95 route de la Mairie
05 59 65 76 13
mairie@amendeuix-oneix.com